Espediente aldaketa

Ikasleek espedientearen lekualdatzea eskatu ahal izango dute honako arrazoiengatik:

  • Bizilekuaren leku-aldaketa.
  • Lantokiaren leku-aldaketa
  • Ikasketen leku-aldaketa

Aipatu kasu hauetan ikasle ofizialek doazen HEOean ofizialtasunerako eskubidea gordeko dute. Eskuarki ikasle ofizialen lekualdatzea matrikulatze ofiziala hasi baino lehen egingo da, hartara ikasle berriak hartzen dituen eskolak jakingo du zenbat diren era horretan datozkion ikasleak.

Ikasturtean zehar ere egin ahal izango da lekualdatzea, azaroaren 15etik aurrera, goian aipatu arrazoi beregatik, baina eskola berrian lekua badago bakarrik sartu ahal izango da ikaslea. Lekurik ez badago aukera izango du matrikularen errenuntzia egiteko edo azterketa ikasle ofizial bezala egiteko, azterketa bere kabuz prestatuta.