Ikasketa Motak

IKASLE LIBREAK

Ikasle libre guztiek azterketaren deialdi bakarrera aurkezteko eskubidea daukate (ekainean) ikasturte bakoitzeko. Ikasle libreentzat ez dago deialdi mugarik.

IKASLE OFIZIALAK

2012ko maiatzaren 15eko aginduari kasu eginez Eskolan bertan klaseak jasotzen dituzten ikasleei dagokienez, bitan baino ezin izango dute maila berean matrikula egin.

Ikasleak salbuezpenezko hirugarren urtea izango luke baldin eta ikastetxeko zuzendariak, ikasleak eskatuta eta dagokion irakasleak proposatuta, baimanduko balu.

Deialdi guztiak agortuta bere ikasturtea gainditu ez duen ikasleak automatikoki gainditu ez duen hizkuntza horretan ofizial izateari utziko dio; hala ere, azterketa libre moduan egiten jarraitu ahal izango du.