Deialdi kopurua

2012ko maiatzaren 15eko aginduari kasu eginez Eskolan bertan klaseak jasotzen dituzten ikasleei dagokienez, bitan baino ezin izango dute maila berean matrikula egin.

Ikasleak salbuezpenezko hirugarren urtea izango luke baldin eta ikastetxeko zuzendariak, ikasleak eskatuta eta dagokion irakasleak proposatuta, baimanduko balu.

Aparteko kasu honek ondoko mugak lituzke:

  • - 4 urte Oinarrizko Mailarako (A1, A2)
  • - 6 urte Tartekoa eta Maila Aurreratua egiteko(B1.1, B1.2, B2)
  • - 3 urte Gaitasun Mailarako (C1)